XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Instalazio hauek lurpekoak izango dira lehenespenez, airekoak ere izan daitezkeelarik hala behar izanez gero.

Era berean, itxitura batez inguratu ahal izango dira aipatu instalazioak.

Lurzoru hau behar bezala urbanizatuta lagako zaio Udalari.

12. Artikulua.- Lurzoru Pribatu ez-eraikigarria.

Plan Partzial honen 10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Bi azpizona bereizten dira, hauek ere aipatu Planoan kokatzen direlarik: 1.- Lurzoru Pribatu Ez-Eraikigarri Amankomuna.

Bere gainean bideak eta aparkaleku pribatuak, maniobra, karga eta deskarga zonak, jardinguneak, eta abar koka daitezke.

Debekatuta daude aire librean burutzen diren iharduera produktiboak eta material metaketa.

Eraikigarria ez den arren, ibilgailuen babeserako berinpe arinak, sarbideen kontrolerako etxolak, iragarki kartelak, barne-seinalizazioa eta hiri altzariteria baimentzen dira.

Halaber, sare pribatuetako (derrigorrezkoak edo ez) instalazioen kokamendua ere baimentzen da, bai eta espazio horietatik zehar igaro behar duten sare publikoetako instalazioena ere.

Itxitura bat jarri ahal izango da bere perimetroan, betiere Sektoreko zona publikoetatik barnealdea ikus dadin uzten badu.

Baldintza hau betetzen ez duten itxiturak debekatuta daude.

2.- Lurzoru Pribatu Ez-Eraikigarri Tolerantziaduna.

Aurrekoaren definizio eta muga berak dauzka, honako salbuespen hauekin: materialen metaketa eta aire librean burutzen diren iharduera produktiboak baimentzen dira.

Iharduera hauek edo hauetarikoren bat egikaritzen bada, bere inguruaren itxitura opakoa derrigorrezkoa izango da 2 metrotako altueraraino gutxienez, eta 3 metrotako altueraraino gehienez, Sektoreko zona publikoetatik ikus dadin ekiditeko.

Erabilera tolerantzia industri ihardueraren berezko instalazioei heda dakieke, eraikinen kanpoaldean kokatu behar direnei alegia.

Lurzoru mota hauek, (pribatu ez-eraikigarriak), beraiek sarrera eman edo beraiei sarrera ematen dieten lursail eraikigarriekin batera adjudikatuko dira, ezingo direlarik banandu.

Azpiegitura publikoek zona honen zati bat okupatzea beharrezkoa izanez gero, Urbanizazio Proiektuak zehaztuko lukeelarik, bidezko zorrak ezarriko dira Konpentsazio Proiektutik.

13. Artikulua.- Lurzoru Pribatu Eraikigarria.

Plan Partzial honen 10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Bere xedea Plan Partzial honek ordenaturiko eraikuntza bere hedadura guztian zehar sostengatzean datza.

Zona honetan hiru azpizona bereizten dira: 1.- 8,5 metrotako barne-altuera librera arte eraiki daitekeen Lurzoru Pribatua.

Plan Partzial honen 10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Bere gainean, eraikuntzak ez du altuera hau gaindituko (urbanizazioaren sestratik estalkiaren egituraren behekaldeko alderaino neurtua).

Muga honetatik behera onartutako profila Soto edo Erdisoto, Behe-Solairu eta Lehen Solairuak osatuko dute.

Behe-Solairuaren okupazioak azpizonaren %100a barne hartu ahal izango du.

Ez ordea, soto edo erdisoto eta lehen-solairuak, beren garapenak ez bait du azpizonaren azaleraren %25a gaindituko.

2.- 12 metrotako barne-altuera librera arte eraiki daitekeen Lurzoru Pribatua, Soto edo Erdisoto, Behe-Solairu eta Goi-Solairu batez osatutako Profila duena.

Plan Partzial honen 10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.